XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LENGO ETA ORAINGOAK TripazaiakIBAI-ERTZ.

Bataio bat dala, eztaiak ditugula jaiotz urte muga ospatu bear degula edo beste orrelako zerbait ospakizun degunean, beti, beti bazkari edo apari on bat egiten oituak gaude.

Ortik garbi ikusten da, tripazai utsak gerala.

Beste lurraldeetako berririk ez degu emango baiñan bai esan, euskaldunok, jate kontu ortan apartekoak izan eta gerala. Obrak dira lekuko.

Sarritan esan izan oi det ostatu bateko semea naizela.

Ura utzi eta gaur etxe bizitza normal batean bizi naiz.

Etxeko paper xaarrak jorratzen ari naizela, kuaderno bat aurkitu det.

Gure ama zanak, kuaderno ortan garai artako banketeak apuntatu egiten zituen.

Denak ez, noski.

Muestra bezela, gaurkoz, bat jarriko degu.

1922`ko urtea Martxoa. Bataio bazkaria.

Ara zer menu prestatu zuen: Ollo pare bat egosi gero, aien saldarekin, zopa egiteko Koliflora eta garbantzua txorixo eta urdaiarekin.

Aragi egosia, saltsan bi olloekin.

Bi legatz isats, labean ondo erreta, naiko perrejil eta baratzuriarekin.

Iru ollasko menestran, esparrago eta patatekin.

Arkume errea ensaladarekin.

Postrean laranjak, gazta eta budiña.

Kafea, kopa eta purua.

Guztira, bankete ortan, amabost lagun bildu omen ziran.

Gure iritziz naiz kuadernoak ez jarri ori guztia dijeritzeko bikarbonatoa ere bearko zuten.

Egun artako gaua, lo batean iñork igaro ote zuen? Ez genuke baieztatuko.

Donostia`n, andre euskaldun bateri ain zuzen, kastellana batek galde egin omen zion bere semetzat eta etxekoandre ark, erdera mordolloan, erantzun au bota omen zion: .

Mutil ura ere etzan jan gabe egongo.

Francoren diktadura garaian, jarri zigun errazionamentuarekin, etzan gaur ainbat tripaundi ikusten.

Denok ederki meetu giñan.

Kurrilloak bezin lepaluze eta ziraunaren liraintasunaren pare nor ez giñan?.

Kastellanoak ala esaten zuten: .

Tripa eta ipurmasaillak ondo izkutatuta eta sudurra luze.

Itxura oneko gizon eta andre bat etzan ikusten.

Gaur, berriz, asko eta asko or dabiltza rejimena egiten beren gantzak bein betirako baztertu naian.

Ara gauzak nola aldatu diran.

Orain dala egun gutxi, Naparroa`ko erri batean, senar-emazte bikote bat agurtzeko zoriona izan nuen.

Nola bat ala bestea ikaragarriak daude pixuan eta, kontu kontari ari giñala, au esan nien: - Etzazue gaizki artu, baiñan, bion artean, zenbat pixatzen dezue?.

- Ba senarrak erantzun, zidan erenegun pixatu giñan eta 235 kiloz gora eman zuen pixuak.

Guk apetitu ona daukagu eta jan egiten degu.

- Jarrai orrelaxe zuen gogoa ala bada.

Gantzak alkar jotzeko etzazutela zoritxarrik izan.

Ori sendagaitz txarra omen da eta.

Agur eta urrena alkar ikustean esango didazue gooraka ala beeraka egin dezuten.